Intersección Visual Contemporary Art Festival: zazpi euskal zinemagile
Euskara. Kultura. Mundura.
-
22Urr 202131Urr 2021A Coruña
Zazpi euskal sortzailek parte hartuko dute Galiziako Intersección Visual Contemporary Art Festival-en. Urriaren 22tik 31ra, Aitor Gametxo, Jonander Agirre Mikelez, Mirari Echávarri López, Aida Vallejo, Lur Olaizola, Maite Redondo eta Gari Arambarriren lanak ikusi eta aztertu ahalko dira proiekzio, masterclass eta tailer desberdinetan. Jaialdiak arte garaikidearen eta abangoardiako zinemaren bidegurutzean dauden lanetara bideratzen du bere programazioa, askotariko formatu, teknika eta lengoaien bidez.
2018tik, proiekzioak, erakusketak eta emanaldiak ez ezik, jarduera eta espazio formatiboak eskaintzen dituzte, non artistek, ikertzaileek, komisarioek eta beste profesional batzuek beren ikusleekin topo egin dezaketen.
Aurtengoan, adibidez, Aitor Gametxoren zortzi film ikusi ahalko dira urriaren 30ean, 18:30etik 21:00etara: ‘El falso pez’, ‘Una de sus vidas’, ‘En busca de los sonidos perdidos’, ‘Cicha Symphonia’, ‘Els Ulls’, ‘Otros diez minutos mayor’, ‘Z’ eta ‘Hemen-Gaur-Berriz’. Gainera, masterclass-a ere emango du hurrengo egunean, 31n, 12:30etik 13:30era.
Gametxoren filmen aurretik ikusi ahalko da, 16:30ean, ‘Pasaia Bitartean’. Irati Gorostidik zuzendutako lanak Jonander Agirre Mikelezen 2013an ‘Gehiengoaren hiria’ egindako hiri-ehunaren inguruko ikerketa du oinarri. Aurreko egunean, hilaren 29an, Aida Vallejo eta Lur Olaizolak parteko hartuko dute 13:00etatik 14:00etara egingo den Mesa Proxecta mahai inguruan.
Bestalde, proiektuen garapenerako LAB tailerrak egingo dituzte hilaren 27, 28 eta 29an 10:00etatik 13:00etara. Parte hartuko dute Maite Redondok (‘La piel de Marte’ proiektuarekin) eta Gari Arambarrik (‘Estirar un brazo es desear’ proiektuarekin).
Mirari Echávarri Lópezek, azkenik, jaialdiaren egunean, hilaren 31n, ‘Cuerpos #1 Santa Águeda’ aurkeztuko du 19:30etik 21:00etara.