Irakurle izateko ikastaroan izen-emateko epea, luzatuta

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-09-17

Irailaren 22ra bitarte luzatu da atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa. 2021eko urriaren 1etik azaroaren 27ra burutuko da ostiral eta larunbatetan, Gasteizko UPV/EHUren campusean. Aurtengoan, ikastaroko saio batzuk modu presentzialean emango dira eta beste batzuk telematikoan. Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak lankidetzan antolatu dute, beste behin, ikastaroa.

Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei bideratutako ikastaro honen helburua da euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, edo Institutuarekin dituzten lankidetzen bidetik, gisa horretako lanpostuak bete nahi dituzten lizentziadun edo graduatuak prestatzea lan horretarako.

Bi erakundeon artean sinatu den lankidetza-hitzarmenari esker, prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez gauzatu ahal izango da. Prestakuntza ikastaroa hainbat gairen ingurukoa izango da, hizkuntza, didaktika, metodologia nahiz kultura ardatz hartuta.

Ikastaroaren programazio osoa kontsultagarri dago sarean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu