Irakurleentzako formakuntza eskaini du beste urtebetez Excellence in Basque Studies udako ikastaraoak

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-07-11

Uztailaren 7-8 bitartean, Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk antolatutako Excellence in Basque Studies Udako ikastaroa eraman zen aurrera Donostiako Miramar jauregian. Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasten duten edota irakatsiko duten irakurleen formakuntza du helburu ikastaroak, eta seigarren edizio honek ere, ohi bezala, nazioarteko adituak bildu ditu euskalgintzarekin harremana duten gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.

Mari Jose Olaziregi ikastaroaren zuzendariak aurkezpena egin ondoren, Universität Leipzi-eko Carsten Sinner katedradunak eman zion hasiera ikastaroari “Estudios de Traducción y lenguas minoritarias”” hitzaldiarekin.  Jarraian Ivan Igartuaren (UPV-EHU) txanda izan zen -“Euskara munduko hizkuntzen artean”- eta goizeko saioa Elizabete Manterola Agirrezabalagak (UPV-EHU) itxi zuen; itzulpengintzaz aritu zen, gaur egungo euskal kulturan kokatuz.

Arratsaldean, aldiz, Etxepare Euskal Institutuko bi irakurleren txanda izan zen: Chicagoko Unibertsitateko Diana Palenzuela Rodrigo“Bazen behin a girl whose face was a white as snow: Ipuin tradizionalen bidez euskara irakasteko abentura ”- eta Szeged eta Elteko Unibertsitateetako Oxel Uribetxebarria Lete“Euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza Hungarian”-.

(...)

University of Dunaujvaroseko Mariann Vaczi-k hasi zuen ostiraleko jardunaldia - “Juego local en deporte global: Athletic Club de Bilbao”-, eta jarraian Estibaliz Amorrotuk (Deustuko unibertsitatea) euskal hiztun mota ezberdinez aritu zen – “Euskara familiatik kanpo ikastea: benetako hiztuna, hiztun legitimoa”. Zinemagintza ere izan genuen ikastaroan, Oscar Alvarez Gila UPV-EHUko irakaslearen eskutik -“Esploratzaile/misiolari eta Artzainak: Euskal emigrazioa EEBBetara”- eta ikastaroa borobiltzeko Unai Lauzirika Universität Leipzigeko irakurlea eta Etxepare Euskal Institutuko kultur teknikari Alex Aginagalde Lopez izan genituen Miramarren. Lehenak bere irakurle esperientzia kontatu zuen -“Ikasleekin materiala sortzen: Euskara jendea dokumentalaren itzulpen-prosezua syllabus-aren ardatz”-, eta bigarrenak Institutuaren irakurletza sareko ikasleen inguruan egindako azterketaren emaitzak xehetu zituen - “Irakurletzetako ikasleen euskararekiko motibazio eta iritziak”-.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu