Irakurraldi eleanitza "itzultzaile berriekin" Donostiako Liburu Azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
Liburuaren Nazioarteko Egunean (apirilak 23), Donostian izango ditugu «itzultzaile berriak» programako parte hartzaileak: Laura Liubinavičiῡte (Lituania), Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia). Irakurraldi eleanitza eskainiko dute Donostiako liburu azokaren baitan.
Itzultzaile Berriak egitasmoaren baitan antolatu da irakurraldia (DSS2016EU eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin), eta, programaren saio honetan, euskal literaturaren lagin bat itzultzaile horien hizkuntzen doinuan entzuteko aukera izango da, arratsaldeko 18:30etan, Donostia Kulturaren gunean, Gipuzkoa Plazan. Honako irakurgaiak hautatu dituzte ekimenerako:
- Bernardo Atxagaren Obabakoak liburutik hautaturiko pasarte bat, euskaraz, bulgarieraz eta lituanieraz.
- Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian liburutik hautaturiko pasarte bat, euskaraz, polonieraz eta eslovenieraz.
Amaia Donés itzultzaile eta irakasleak aurkeztuko du saioa eta irakurraldiaren ondoren, itzultzaileekin hitz egiteko tartea ere izango du haien berri jakin nahi duen orok.