Iratxe Ansa dantzariak ikastaroa eman du Mexikoko Convexus egitasmoaren baitan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-26

Iratxe Ansa dantzari eta koreografo donostiarra Mexikon izan da, eta bertan ballet kontenporaneoaren inguruko workshop-a (ikastaroa) eskaini du Maiatzaren 12tik 23ra. Francisco Rojasek zuzendutako Convexus formazioaren egitarauaren barne antolatu da taller hori.

Besteak beste William Forsythe, Jirí Kylián, Nacho Duato eta Rafael Bonachelarekin batera dantzan aritu den euskaldunak Mexikon burutu dituen elkarrizketetan adierazi du berak koreografo moduan dantzariari jarduna modu ezberdinean bistaratu dezan eskatzen diola .

Iratxek dantzarien emozioekin egiten du lan, publikoak uler dezan gorputzarekin adierazten dutena erreala dela, eta hori da, besteak beste, Mexikon irakatsi duena.

Convexus proiektu independentea da, ballet garaikidearen irakaskuntza eta praktika uztartzen dituena. Profesionaltasuna eta artearekiko miresmena ditu ardatz, esperimentazioaren ikuspuntutik jorratuta eta sormen-lan berrien arlora bideratuta. Gaur egungo dantzaren jakintza teoriko eta praktikoak uztartzen dituzte, modu kritikoan ikasiak eta ezagutzaren helarazpen askea bultzatuta.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.