Ireki da euskararen eremu geografikotik kanpoko euskara ikasleei diruz laguntzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-10-03

Euskararen eremu geografikotik kanpoko euskara ikasleei diruz laguntzeko deialdia irekita dago. Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargotik kanpo erroldatuta daudenei zuzendua, urriaren 4tik azaroaren 3ra egongo da irekita.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako, edo euskararen irakaskuntzarako zentro homologatuetako ikasle izan beharko dute. Gainera, HABEren komunikagaitasun-mailaren atalaseak gainditu behar dituzte euskaltegiko ebaluazioan, egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan edota azaroaren 9ko, 297/2010 Dekretuak aurreikusitako beste edozein erakunde baten deialdietan.

Deialdiari buruzko xehetasun gehiago hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu