Iruñea arteen erakusleiho bilakatuko da 948 Merkatuarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-11-19

948 Merkatuaren 3. edizioa egingo da Iruñean asteazkenetik ostiralera. Arteen eta kultur industrien alorreko 700 inguru profesionalen topagune izango da azoka eta 50tik gora hitzaldi, tailer eta erakustaldi artistiko antolatu dituzte.

Etxepare Euskal Institutuak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta Vianako Printzea Erakundearekin batera bultzatzen duen Aquitaine.eus ekimenaren baitan, aurten ere 948 Merkatuarekin elkarlanean jardun du bertan Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko sortzaile, erakunde eta kultur eragileen parte hartzea sustatuz.

948 Merkatua Euroeskualde mailako merkatu estrategikotzat jotzen da mugaz gaindiko kultur harremanak sustatzeko eta Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko artisten sormen lana Akitania Berriko programatzaileei erakusteko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu