Itzulpenak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Kultura Ministeritzak

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-10

Kultura Ministeritzak argitaratzaileentzako diru-laguntza zabaldu du, helburutzat lan literarioak edo zientifikoak itzultzea duena, baldin eta jatorriz gaztelaniaz edo Estatu espainiarreko beste hizkuntza koofizialetan argitaratuta badaude. Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte argitalpen-sektoreko entitate pribatuek eta argitalpen lana egiten duten entitateek, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, espainiarrak zein atzerrikoak, bai eta atzerriko entitate publikoek ere, betiere legez eratuta badaude eta, deialdia argitaratzen den datarako, gutxienez bi urteko ibilbide jarraia dutela egiaztatzen badute.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, deialdia BOEn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Beraz,  2015eko martxoaren 30ean amaituko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, lotura honetan topa dezakezu.

Foto: APTIC

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu