Itzultzaile berriak, deserria itzultzen
Euskara. Kultura. Mundura.
Donostia 2016 Fundazioaren eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzaz eta EIZIE elkartearen partaidetzarekin sortu da Itzultzaile Berriak programa, itzulpengintzak euskal kulturaren garapenean duen egitekoa azaleratzea eta atzerrian sustatzeko itzultzaile berriak trebatzea helburu duena.
Programa honen baitan atzerriko zazpi itzultzaile sei hilabeteko eta hilabeteko egonaldiak burutzen ari dira Euskal Herrian, euskara ikasten eta hizkuntzaren ezagutzan sakontzen. Eta egonaldiari amaiera emateko, EIZIEk Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan burutuko den hiru eguneko itzulpen-lantegi antolatu du. Azken egunean jendaurreko saio bat egingo dute esperientziaren berri emateko, eta musikaz lagundutako testu irakurraldi eleaniztun batekin itxiko dute mintegia.
Itzultzaile Berriak
Idazleak itzultzaileen lantegian
Deserria itzultzen
Mintegia: 2016ko ekainak 20 – 22
Jendaurreko ekitaldi irekia (irakurketak, musika…): 2016ko ekainak 22, 19:00

Jendaurreko ekitaldi irekia (irakurketak, musika…):
2016ko ekainak 22, 19:00
Etxepare Euskal Institutua – Tabakalera - Donostia
Mintegia
Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria eta Joseba Sarrionandiaren hainbat poema oinarri hartuta, Itzultzaile Berriak programan parte hartzen ari diren itzultzaileak lanean jarriko ditugu hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun: Laura Liubinavičiῡte (Lituania); Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria); Barbara Pregelj (Eslovenia); Katarzyna Sosnowska (Polonia); Karina Mischenkova (Errusia); Merilin Kotta (Estonia) eta Lenka Nižnanská (Txekiar Errepublika).
Itziar Otegi izango dute lantegiaren koordinatzaile, eta Garazi Arrulak jasoko du egunez egun han gertatzen denaren berri.
Ekainaren 20an
Parte-hartzaileei ongietorria egin eta mintegiko saioak eta parte-hartzaile guztiak aurkeztu ondoren, Arantxa Urretabizkaia itzultzaileei zuzenduko zaie, bere lanari buruzko argibideak emateko. Segidan, Miren Ibarluzea berriki egindako azterlan batez mintzatuko da, eta euskal idazle batzuek itzulpenari buruz duten jarrera eta ohiturak azalduko dizkigu. Gaian sartuz, Koaderno gorriari buruzko literatur solasaldi bat egingo dugu, itzultzaile bakoitzaren irakurketa eta idazlearen ikuspegia partekatzeko asmoz.
Arratsaldeko saioa Joseba Sarrionandiari eskainiko diogu. Hasteko, idazlea bere itzultzaileei zuzenduko zaie, testu bidez, bere obrari buruzko argibide batzuk emateko. Jarraian, Aiora Jaka eta Miren Ibarluzea Joseba Sarrionandiaren itzultzaile jardunaz eta itzulpenarekiko jarreraz mintzatuko zaizkigu. Ondoren, mintegirako hautatutako hamabi poemei buruz solas egingo dugu, nor bere irakurketa pertsonaletik abiatuta.
Ekainaren 21ean
Idazleak eta itzultzaileak buru-belarri sartuko dira itzulpen prozesuan. Goizeko saioa Joseba Sarrionandiaren poemei eskainiko diegu, eta arratsaldekoa, berriz, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria lanetik hartutako pasarte bati. Itzultzaileek lan horiek itzultzerakoan izan dituzten zalantzak eta zailtasunak, egin dituzten bideak eta hausnarketak, hartu dituzten erabakiak jarriko dituzte mahai gainean, eta idazlearekin berritu.
Ekainaren 22an
Iñaki Iñurrieta eta Eva Linazasoro izango ditugu gonbidatu, Urretabizkaiaren eta Sarrionandiaren lan batzuk (hurrenez hurren) gaztelaniara itzultzean izandako esperientziaz hitz egiteko.
Jendaurreko ekitaldia
Ekainaren 22an
Azken egunean, ekainaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, mahai-inguru baten bidez hiru eguneko jardun horren emaitzak plazaratuko ditugu, eta hamar hizkuntzaren soinuak aireratuko dituen irakurketa eleaniztun bat egingo dugu, Xabi Strubellen musikaz jantzita.
Amaitzeko, mokadutxo bat eskainiko dugu, parte-hartzaileen eta saiora bertaraturikoen artean solaserako abagune gisa.
Lantegia, printzipioz, jardun itxia da, baina norbaitek saioren batera hurbiltzeko interesa balu, aldez aurretik jakinarazi, mesedez. Informazioa: Itziar Otegi – otegi.itziar@gmail.com