Itzultzaile Berriak. Poltsikoa bete bertso itzuliko diren itzultzaileak Euskal Herrian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-03-04

Donostia 2016 Fundazioaren eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzaz eta EIZIE elkartearen partaidetzarekin sortu da Itzultzaile Berriak programa, itzulpengintzak euskal kulturaren garapenean duen egitekoa azaleratzeaz batera, itzulpenaren bitartez euskal kultura atzerrian sustatzeko eta itzultzaile berriak trebatzeko.

Programan parte hartuko duten itzultzaileak deialdi baten bidez izan dira hautatuak;  sei hilabeteko eta hilabeteko egonaldiak egiten ari dira edo egingo dituzte Euskal Herrian, euskara ikasten eta sakontzen.

Sei hilabeteko egonaldian parte hartzen ari diren lau itzultzaileak, Laura Liubinavicivte (Lituania), Mariya Petrova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia), 2016ko urtarrilean etorri ziren Euskal Herrira eta ekainera arte egongo dira Zornotzako Barnetegian.  Lau itzultzaile hauek topaketa bat burutu dute gaur Donostian, programa abian jarri duten erakundeen arduradunekin eta hainbat kazetarirekin, itzulpengintza eta euskara ikastearen esperientzia berria hizpide.

Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendariak  gorazarre egin dio itzulpengintzari, “kultura bat munduan legitimatzen” duelako eta kultura bera ere osatzen duelako, gure eredu poetikoak biziberrituz.  Donostia 2016ren Kultur Programaren zuzendaria Xabier Payak itzulpengintzak Europan duen tokia  aldarrikatu du gainera:“elkar itzultzen ez badugu beti egongo da inguruan lingua franca nagusi bat”.Izan ere,ez dirudi kasualiatea programako partaideen berezko hizkuntzak hegemonikoak ez izatea. Ados etorri dira EIZIEko Bego Montorio eta Itziar Otegi: lehenak elkarteak aspalditik antolatzen dituen tailerrak gogorarazi ditu; bigarrenak EIZIEk Itzultzaile Berriak programako kideentzat antolatu dituzten ekintzak xehatu ditu (* dokumentuaren amaieran).

Oraindik euskaraz hitz egiteko gai ez diren arren, oso gustura azaldu dira lau itzultzaileak, denak eskarmentu handikoak, barnetegian bizitzen ari diren “abenturarekin”. Euskara ikasten “ordu kontaezinak” ematen dituztela eta euskara ezagutzen dituzten beste hizkuntzetatik hain desberdina izanik hastapenak zailak izaten ari direla aitortu dute, “baina ez beste edozein hizkuntza ezezagunarekin baino gogorragoak”.

Barbara Pregelj esloveniarraren iritziz anbizio handiko programa da, jaso ohi duten formakuntza baino aberatsagoa. “Menperaezina den hori menperatzeko gogoak” bultzatu zuen egitasmoan parte hartzera Mariya Petrova bulgarriarra, bizitza osoa hizkuntzak ikasten eman duen itzultzaile ospetsua. Laura Liubinavicivte lituaniarrak umoretsu aitortu duenez, parte hartzeko izena eman zuenean ez zekien ondo “non sartzen ari zen”. Baina oso pozik agertu da programaren ezaugarriekin, hizkuntza ikasteaz gain ekintza ugaritan esku hartzen ari direlako, eta euskaldunon bizimodua ere konpartitzen ari direlako. Katarzyna Sosnowska poloniarra futbolzale amorratua da, eta San Mamesen edota tabernan partidak ikusten ere euskara asko ikasten ari dela kontatu du. Harreman horiek ezinbestekotzat jo dituzte: “itzultzerakoan kultura, arima ere itzultzen baitugu”.

(...)

Itzultzaileok hartu duten konpromisoa ez da makala: egonaldiaren amaierarako idatzitako euskarazko testuak ulertzeko eta itzultzeko gai izan behar dute, bai eta euskal literatura lan bat itzuli ere. Liburu hauek dituzte begiz jota oraingoz -eta kasuren batean euren herrialdetako argitaldariek argitara ditzaten lanean hasita-:   Arantxa Urretabizkaiaren “Zergatik panpox?” eta “Hiru Mariak” bulgarieraz; Bernardo Atxagaren “Xola” saileko haurrentzako saila eslovenieraz, eta “Soinujolearen Semea” lituanieraz, eta Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” polonieraz eta lituanieraz.  Uribek azken honetan jasotzen duen kukuaren kantarena erakarri zuen hain juxtu Laura  Liubinavicivte euskal literaturara: “hain gertu sentitu dut esaten duena… Kukuak kantatzen duenean nik ere ez dut patrikan dirurik izango, baina badakit azkenean poltsikoa bete bertso itzuliko naizela”.

Itzultzaile Berriak

Ekitaldien programazioa

  • Apirilaren 14an, Donostian

Itzultzaileen solasaldia ikasleekin

Zurriola Ikastolan izango da solasaldia, Literatura Unibertsala ikasgaiko ikasleekin (Batxilergoko lehenengo maila).

  • Apirilaren 23an, Donostian

Irakurraldi eleaniztuna Liburuaren Nazioarteko Egunean
Euskal literaturaren lagin bat oinarri harturik, irakurraldi eleaniztun bat antolatuko dute Liburuaren Egunean.

  • 2016ko maiatzean, Gasteizen 

Solasaldia EHUko Letren Fakultatean

Itzulpengintza ikasketetako ikasle eta irakasleekin elkartuko dira atzerriko itzultzaileak.

  • 2016ko maiatzaren 28an, Zarautzen                                                                                   

Literaturia jaialdira bisita

Euskal Letren Plaza erakutsi nahi diegu parte-hartzaileei. Izan ere, plaza egokia iruditzen zaigu euskal idazleekin harremanak sustatzeko.

  • 2016ko ekainaren 20tik 22ra, Donostian                                                                                  Itzulpen-lantegia

EIZIEk literatur itzulpen lantegi bat antolatuko du zortzi itzultzaileekin, Tabakaleran. Bi idazle gonbidatuko dituzte lantegian parte hartzera, eta haien testu hautatu batzuen inguruan jardungo dute hiru egunez. Amaieran, jendaurreko saio bat egingo dute esperientziaren berri emateko, eta testu irakurraldi eleaniztun batekin itxiko dute lantegia.

Itzultzaile Berriak

Laura Liubinavičiῡte (Lituania)

Literatur itzultzaile izateaz gain, logistic coordinator ari da enpresa batean 2012tik. Hainbat idazle ezagunen lanak itzuli ditu polonieratik eta gaztelaniatik lituanierara; esaterako, Julia Navarro, Ángel Guinda, Abel Murcia, Espido Freire eta Vargas Llosa.

Katarzyna Sosnowska (Polonia)

2009tik ari da literatur itzultzaile, editore, zuzentzaile, azpidazle eta bikoizle gaztelaniatik, ingelesetik eta alemanetik polonierara. Hainbat autoreren obrak itzuli ditu, hala nola Frances E. Jensen, Kevin, Edgar Allan Poe, Charles Dickens, Stefanie Zweig, Joseph Vogl eta Leila Guerriero argentinarrarenak.

Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria)

Gaztelaniako irakasle, kazetari, irratiko esatari eta literatur itzultzailea da. 1975az geroztik, gaztelaniatik, frantsesetik eta errusieratik itzultzen du bulgarierara. Hogeita hamar bat liburu itzuli ditu gaztelaniatik bulgarierara, Cortazar, Villaverde, Juan Marsé, Mario Delgado eta Manuel Rivas, besteak beste. Horrez gain, Atxagaren Soinujolearen semea eta Obabakoak itzuli ditu gaztelaniatik.

Barbara Pregelj (Eslovenia)

Nova Gracia Unibertsitateko irakaslea eta literatur itzultzailea da. 300 lan baino gehiago itzuli ditu gaztelaniatik, galegotik zein katalanetik eslovenierara: Bartolomé de las Casas, Carlos Puerto, Homero Polar, Jorge Icaza, Carlos Fuentes, Javier Sierra, García Lorca, Unamuno, Ildefonso Falcones, Vargas Llosa… Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta euskal idazleen obrak ere itzuli ditu. Halaber, bi liburu argitaratu ditu eta hamazazpi editatu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.