Ixiar Rozas euskal idazlea Göteborgeko Liburu Azokan izango da egunotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-09-27

Euskal literatura nazioarteko udazkenetako azoketara iritsiko da, eta lehen geltokia  Göteborgeko liburu azoka izango da (Göteborg Bokmässan). Irailaren 28tik urriaren 1era bitartean antolatu dute azoka eta Ixiar Rozas idazleak hainbat jardueratan parte hartuko du bertan: Beltzuria, bere azken liburua aurkeztuko du eta mahai-inguru batean arituko da, EUNICekin (Europako kultura institutu nazionalen sarea) elkarlanean antolatutako partaidetzan.

Euskal literatura nazioarteko udazkenetako azoketara iritsiko da, eta lehen geltokia  Göteborgeko liburu azoka izango da (Göteborg Bokmässan). Irailaren 28tik urriaren 1era bitartean antolatu dute azoka eta Ixiar Rozas idazleak hainbat jardueratan parte hartuko du bertan: Beltzuria, bere azken liburuaren gaztelaniazko edizioa aurkeztuko du eta mahai-inguru batean arituko da, EUNICekin (Europako kultura institutu nazionalen sarea) elkarlanean antolatutako partaidetzan.

Irailaren 29an, idazleak “Emakumezko ahotsen dokumentazioa” (“Documentation in the female voice”) mahai-inguruan hartuko du parte. Gertakariak eta fikzioa uztartuta Magdalena Platzová (Txekiar Errepublika), Theres K. Agdles (Suiza / Suecia), Carmen Posadas (Espainia) eta Ixiar Rozasek emakume protagonisten erretratuak aurkeztuko dituzte. Antzerkia, kazetaritza eta fikzioaren bidez, autoreek emakume garaikide zein historikoek bizi behar izan dituzten desafioak aurkeztuko dituzte.

Egun berean, Rozasek bere azken obra aurkeztuko du: Beltzuria. Funtsean, poesia, ipuin eta filosofia errekopilazio honek, lirika edo filisofikoa bezain perspektiba ezberdinetatik interpretatzen den bidaia kontatzen du.

Goteborgeko Liburu azoka 4 eguneko jaialdi literarioa da; liburu, idazle, autore, literaturazale eta jakinduriaren biltoki. Egunak literatur ekitaldiz betetzen dira bertan: poesia irakurketak, debateak… Liburu berrien aurkezpenak ere egiten dira bertako 809 stand edo postuetan, eta sektoreko profesionalen arteko harremana ahalbidetzen da. Orotara, 23 herrialde ezberdinetako 95000 bisitari inguru jasotzen ditu azokak.

Ikusi programa osoa esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.