Izen-ematea zabailk: atzerrian euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-09-03

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU), Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei zuzendutako prestakuntza ikastaroa eskainiko du aurten ere.

Hasiera-hasieratik, euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea da helburuetako bat. Prestakuntza irakurleek lekuan bertan dituzten berariazko premiak kontuan izanik diseinatu da eta atzerriko uniertsitateetan eta goi mailako zentroetan, Etxepare Euskal Institutuarekin dituzten lankidetzen bidetik, gisa horretako lanpostuak bete nahi dituzten lizentziatuei edo graduatuei zuzendutakoa da.

Ikastaroa urriaren 5etik abenduaren 1era izango da, ostiral eta larunbatetan, Donostiako Carlos Santamaría Zentroan. Ostiraletan 16:00tik 20:20ra emango dira klaseak, larunbatetan berriz 9:00tik 13.20ra. Orotara 56 irakas-ordu izango dira.

Matrikulazio epea irailaren 3an hasiko da.

Programa osoa eta izen-ematea hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu