Izena-ematea zabalik Artistas en ruta 2018 egitasmorako

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-03-19

AIEren Artistas en Ruta programak zuzeneko musika sustatzen du, eta horretarako kontzertu zirkuito ezberdinak antolatzen ditu Estatu mailan. 2018ko iraila-abendua bitartean parte hartuko duten musika taldeen hautaketa egiteko, proposamenak bidaltzeko epea zabaldu dute, martxoaren 26ra arte.

Etxepare Euskal Institutuak AIErekin  duen hitzarmenari esker, bermatuta dago beti euskal musikarien presentzia. Epaimahai batek estilo eta jatorri ezberdinetako artistak hautatuko ditu Estatu osoko musika aretoetan zehar zuzeneko emanaldiak eskaintzeko eta apirilaren 9an emango dituzte ezagutzera.

Proposamenak postaz zein online aurkeztu daitezke.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu