Jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021)

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-04-27

Etxepare Euskal Institutuak bihar, apirilak 28, zabalduko du euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2021) eskatzeko epea. 25.000 euroko zuzkidura duen deialdi hau irabazi asmorik gabeko jarduerak laguntzea bideratua dago, Etxepareren beste deialdien bidez lagundu ezin direnak. Sortzaile eta konpainien mugikortasun gastuak laguntzea da helburua. Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2021ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Eskabideak egiteko epea bihar zabalduko da, eta maiatzaren 27an amaituko da.

 Deialdiaren testua kontsultatzeko eta eskaera orria betetzeko, sakatu hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu