Jean Haritschelhar Katedra 2022: ‘Testigantzaren poetika Thomas Lacoste zinemagilearen euskal tetralogian´
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Aza 2022Bordele
Université Bordeaux Montaigne eta Etxepare Euskal Instituak elkarlanean antolatutako ‘Testigantzaren poetika Thomas Lacoste zinemagilearen euskal tetralogian´ jarduinaldia egingo dute azaroaren 14an, 9:00etatik 12:30era. Jean Haritschelhar Katedraren baitan antolatutako egitaraua Maison des Sciences de l’homme-ko Jean Borde aretoan eigngo da, Bordelen.
09:00etan abiatuko dute jardunaldia Nathalie Jaëck Bordeaux-Montaigne Unibertsitateko Ikerketa lehendakariordeak, Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariak eta Urtzi Etxeberria IKER Laborategiko zuzendariak.
Hiru hitzaldi egingo dituzte goizean, ‘Gatazka, bere eraldaketa eta bake prozesua Euskal Herrian Thomas Lacosteren filmetan’ izendatu duten blokearen baitan.
‘La Paix Maintenant – Une exigoire populaire’ eta ‘Pays basque & liberté – Un long chemin à la paix’ filmak ikusi ondoren, Thomas Lacostek berak ´Ikusezina ikusaraztea: itzultze operazio bat tetralogia zinematografiko batean’ hitzaldia egingo du.
Bazkalostean, ‘Thomas Lacosteren hipotesi demokratikoaz eta cinema dokumentalaz’ blokea hasiko da, bi zatitan banatuko dena.
Jean Casenavek (UBM-IKER) ‘Lekukotasunaren poetika bat: gatazka armatutik mintzaturiko gatazkara’ hitzaldia egingo du eta Jesús Alonso Carballések (UBM-AMERIBER), ‘Hiria lekuko: euskal gatazkaren aztarnak, oroimena eta ahanztura Euskadiko espazio publikoan’ izenburuduna.
Arratsaldeko bigarren erdialdean mahai ingurua egingo dute. Marguerite Vappereau (UBM–ARTES) eta Clément Puget-ek (UBM-ARTES) gidatuta, ‘Zinema dokumentala: lekukoak eta sorkuntza Thomas Lacosteren filmetan’ izango dute hizpide Thomas Lacoste zinemagilearen parte hartzearekin. ‘L’Hypothèse démocratique – Une histoire basque’ filmaren proiekzioarekin itxiko da egitaraua, Olympe de Gouges aretoan.