Jendetza batu zuen Obabakoak liburuaren bulgarierako itzulpenaren aurkezpenak, Sofian
Euskara. Kultura. Mundura.
Ia aurkezpenik behar ez duen idazlea da Bernardo Atxaga; bere lanak 25 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte. Horietako bat aurkeztu zuen urtarrilaren 29an: Sofian (Bulgaria) izan zen idazlea Obabakoak liburuaren bulgarierako itzulpena aurkezten, Etxepare Euskal Institutua eta Bulgariako Instituto Cervantesen eskutik.
100 pertsona inguru batu zituen idazle ezagunaren eleberriaren aurkezpenak. Panorama argitaletxeak argitaratu du eta Greenwich liburu dendako areto batean aurkeztu zuten. Atxagaz gain, liburuaren itzultzaileak (María Pachkova) eta editoreak hartu zuten parte.
2012an itzuli zuen Pachkovak Obabakoak; Atxagaren lana ezaguna zuen lehenagotik ere, ordea: Soinujolearen Semea eleberria 2009an itzuli zuen. Gaztelaniar literaturatik ere lan ugari bulgarieraratu ditu itzultzaileak, hala nola Eduardo Galeano edo Julio Cortázarenak.
Obabakoak, euskal literaturako eleberri ezagunenetakoa da eta 25 hizkuntza baino gehiagotaraizan da itzulia.
Argazkiak: Instituto Cervantes.
Ikusi argazki guztiak hemen.