Jesus Arpal artista euskalduna X. Bienal Centroamericana biurtekoan parte harrtzen ari da
Euskara. Kultura. Mundura.
Jesus Arpal artista bilbotarra X. Bienal Centroamericana arte biurtekoan parte hartzen ari da, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz. Gelen Alcántararekin batera (Murtzia, 1975)Jeleton taldea osatzen du Aspalek eta Historia política de las flores 4 instalazio grafikoa ari dira aurkezten biurtekoan.
Aurtengo X. biurtekoak ikerketa eta esperimentazio artistiko prozesuei bultzada eman nahi die, eta Costa Ricako San José eta Puerto Limónen gauzatuko da, abuztuaren 30etik irailaren 30era bitartean.
Bienal Centroamericana 1998tik hona burutzen da. Eskualdeko profesional talde batek sustatua, joan den 9 edizioetan Erdialdeko Amerikako hiriburuetan antolatu izan da, eta erakundea osatzen duten herrialdeetakosei artista hautatu dira urtero: Costa Rica, El Salvador, Guatemala, Honduras, Nicaragua eta Panama.
Ia hogei urtez, biurtekoak testuinguru ezberdinetako artistak eta obrak bildu ditu, erakunde eta praktika artistikoen etengabeko negoziazioa sustatuz eta Erdialdeko Amerikako artearen erakusleiho bilakatuz.