Juan Mari Arzak sukaldariak Miami Dade Collegeko Lehendakariaren Domina jasoko du asteazkenean

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-09

Juan Mari Arzak sukaldariak Miamiko Dade Collegen Lehendakariaren Domina jasoko du aste honetan, martxoaren 11ean izango da hain zuzen ere, Basque Culinary Centerrek Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz sustatutako ekimen garrantzitsuan. Sariarekin, unibertsitate entzutetsu honek euskal sukaldariak bizitza osoan egin duen lana eta mundu mailan izan duen oihartzun nabarmena azpimarratu nahi ditu.

Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaile nagusietako bat izan den Juan Mari Arzakek  jasoko duen domina nazioarte mailako onespen garrantzitsua izango da. Mugimendu hura azken 15 urteotan mundu mailan gertatu den iraultza gastronomikoaren abiapuntua izan zen: Arzakek, Subijanarekin eta 10 sukaldari gehiagorekin batera,  mugimendu eraberritzaile hura jarri zuten abian, sukaldaritza ulertzeko eta burutzeko era betirako aldatu zuena.

Saria jasotzen duenean  Juan Mari Arzak garaikur garrantzitsu hau jaso duten aparteko taldean sartuko da, Lech Walesa, Mikhail Gorbachov, Bill Clinton, o Muhammad Yunus, Barack Obama, Madeleine Albright edo Alvaro Uribe bezalako sona handiko izenen alboan.

Miami Dade College  Miamin, Floridan (AEB), dagoen unibertsitate publiko bat da, 8 kanpus ezberdine ta 160.000 ikasletik gora dituena. Floridako estatuko goi mailako hezkuntzako arakunderik handiena da, eta Ameriketako Estatu Batuetako bigarren handiena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu