Juan Mari Arzakek Miamiko Dade Collegeko Lehendakariaren domina jaso du
Euskara. Kultura. Mundura.
Juan Mari Arzak sukaldariak Miamiko Dade Collegeko Lehendakariaren Domina jaso zuen bart Miamin. Unibertsitate entzutetsuak euskal sukaldariak bizitza osoan egin duen lana eta mundu mailan izan duen oihartzun nabarmena azpimarratu nahi ditu sariarekin,Basque Culinary Centerrek Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz sustatu duena.
Miami Dade College-ko lehendakari Eduardo Padrónek eta Miamiko alkate Tomás Pedro Regaladok Arzak goraipatu zuten, euskal chefari, “gastronomiaren iraultzaileari”, Lehendakariaren Domina eman aurretik. Eta hura ez zen izan donostiarrak bart eraman zuen sari bakarra, Miamiko alkateak hiriko giltza ere eskaini baitzion. Arzakek bihotzez eskertu zuen errekonozimendua, eta bere ibilbide profesionala ekarri zuen gogora, mintzaldi hunkigarrian. "Herri bakoitzak bere kultura dauka" eta prestatzen duzun horrek “euskalduna zarela esan behar du”, adierazi zuen sukaldariak.
Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaile nagusietako bat izan den Juan Mari Arzakek jasoko duen domina nazioarte mailako onespen garrantzitsua izango da. Mugimendu hura azken 15 urteotan mundu mailan gertatu den iraultza gastronomikoaren abiapuntua izan zen: Arzakek, Subijanarekin eta 10 sukaldari gehiagorekin batera, mugimendu eraberritzaile hura jarri zuten abian, sukaldaritza ulertzeko eta burutzeko era betirako aldatu zuena.
MDC-eko Lehendakariaren Domina jasota, Juan Mari Arzak garaikur garrantzitsu hau eskuratu duten aparteko taldean sartu da, Lech Walesa, Mikhail Gorbachov, Bill Clinton, o Muhammad Yunus, Barack Obama, Madeleine Albright edo Alvaro Uribe bezalako sona handiko izenen alboan.
Juan Mari Arzak eta bere familiaz gain, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendaria, Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako ordezkaria New Yorken, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria ere izan ziren ekitaldian. Han ziren, halaber, sariarekin zerikusi handia izan duten Cristina Barrios Espainiako Kontsula eta Bruno Oteiza chef euskalduna: batak zein besteak lan eskerga egin dute Arzakek domina lortzearren, eta Etxepare Euskal Institutuak era berezian eskertu nahi die egindako ahalegina.
Juan Mari Arzak sukaldariak Miamiko Dade College-n Lehendakariaren Domina jaso zuen bart Miamin. Unibertsitate entzutetsuak euskal sukaldariak bizitza osoan egin duen lana eta mundu mailan izan duen oihartzun nabarmena azpimarratu nahi ditu sariarekin,Basque Culinary Centerrek Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz sustatu duena.
Miami Dade College-ko lehendakari Eduardo Padrónek eta Miamiko alkate Tomás Pedro Regaladok Arzak goraipatu zuten, euskal chefari, “gastronomiaren iraultzaileari”, Lehendakariaren Domina eman aurretik. Eta hura ez zen izan donostiarrak bart eraman zuen sari bakarra, Miamiko alkateak hiriko giltza ere eskaini baitzion. Arzakek bihotzez eskertu zuen errekonozimendua, eta bere ibilbide profesionala ekarri zuen gogora, mintzaldi hunkigarrian. "Herri bakoitzak bere kultura dauka" eta prestatzen duzun horrek “euskalduna zarela esan behar du”, adierazi zuen sukaldariak.
Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaile nagusietako bat izan den Juan Mari Arzakek jasoko duen domina nazioarte mailako onespen garrantzitsua izango da. Mugimendu hura azken 15 urteotan mundu mailan gertatu den iraultza gastronomikoaren abiapuntua izan zen: Arzakek, Subijanarekin eta 10 sukaldari gehiagorekin batera, mugimendu eraberritzaile hura jarri zuten abian, sukaldaritza ulertzeko eta burutzeko era betirako aldatu zuena.
MDC-eko Lehendakariaren Domina jasota, Juan Mari Arzak garaikur garrantzitsu hau eskuratu duten aparteko taldean sartu da, Lech Walesa, Mikhail Gorbachov, Bill Clinton, o Muhammad Yunus, Barack Obama, Madeleine Albright edo Alvaro Uribe bezalako sona handiko izenen alboan.
Juan Mari Arzak eta bere familiaz gain, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendaria, Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako ordezkaria New Yorken, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria ere izan ziren ekitaldian. Han ziren, halaber, sariarekin zerikusi handia izan duten Cristina Barrios Espainiako Kontsula eta Bruno Oteiza chef euskalduna: batak zein besteak lan eskerga egin dute Arzakek domina lortzearren, eta Etxepare Euskal Institutuak era berezian eskertu nahi die egindako ahalegina.
Miami Dade College Miamin, Floridan (AEB), dagoen unibertsitate publiko bat da, 8 kanpus ezberdine ta 160.000 ikasletik gora dituena. Floridako estatuko goi mailako hezkuntzako arakunderik handiena da, eta Ameriketako Estatu Batuetako bigarren handiena.