Karmele Jaio irakurletza sustatzeko topaketetan Mexikoko FIL azokan
2013/12/09
Euskara. Kultura. Mundura.
Karmele Jaio euskal idazlea Mexikoko Guadalajarako Preparatoria No. 11 eskolako 15-18 urte bitarteko 150 inguru ikasleekin bildu zen pasa den abenduaren 5ean, FIL azokako programaren baitan; idazle gisa dituen bizipenak partekatu zituen gazteekin. Arratsaldean, berriz, azokak antolatzen duen "Los lectores presentan" atalean esku hartu zuen, "Las manos de mi madre" ( "Amaren Eskuak") bere lana irakurleekin batera aztertuz.

Leku, hizkuntza eta genero ezberdinen mugak gainditzen dituzten eta irakurleen interesa piztu dezaketen gai unibertsalak badirela esan zien Karmele Jaiok ikasle mexikarrei. Idazteko nahiari tinko eusteko gomendioa ere eman zien, kritikei beldurrik ez izatearen eta norbere ahotsa bilatzearen garrantzia ere azpimarratuz. Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta hedapenerako zuzendariak ere parte hartu zuen topaketan.
Segidan Marisol Shulz FIL azokako zuzendariarekin eta Laura Niembro edukien arduradunarekin bazkaldu zuten biek, eta euskal editorialen partaidetzari bide berriak zabaltzeko aukerak aztertzeko aukera izan zuten. Jordi Sierra i Fabra (Katalunia), Claudia Salazar (Peru) eta Colm Tóibín (Irlanda) idazleak ere bertan ziren.
Arratsaldez, Karmele Jaiok FILeko ikuslegoa parez pare izateko parada izan zuen "Los lectores presentan" programaren protagonistetako bat bilakatu baitzen. Egitasmoak profil soziokultural ezberdineko irakurleak aukeratzen ditu, ausazko hauteketan, azokako azken nobedade literarioak irakurri ditzaten; geroako idazlearekin berarekin eztabaidatzeko aukera ematen die. 100 lagun baino gehiago bildu zituen Karmele Jaiok topaketa horretan; idazlea Enrique Sánchez, Víctor Bernardo, Patricia Sánchez eta Jorge González irakurleekin "Amaren Eskuak" ("Las manos de mi madre") lanari buruz aritu zen, oso irakurketa eta gogoeta pertsonanak eginez.
Ibon Mendibelzua Euskadiren Ordezkaria Mexikon eta Itzel Olague Ordezkaritzako Instituzio-Zuzendariaere topaketetan izan ziren. Bestalde, egunean zehar Karmele Jaiok eta Mari José Olaziregik euskal literatura eta Jaioren lana sustatzea helburu zuten elkarrizketak eskaini zituzten garrantzizko komunikabide ezberdinetan.