Karmele Jaioren bi idatzi, 2017 europar fikzio onenaren artean

2017/01/04

Euskara. Kultura. Mundura.

Urtea bukatzearekin batera Best European Fiction bilduma kaleratu dute aurten ere. Aurten zortzigarrenez osatu du Dalkey Archive Press argitaletxeak nazioarteko idazleen fikziozko testu onenak biltzen dituen antologia, eta Karmele Jaio euskal idazlearen idatziak topatu ditzakegu edizio honetan: The mirror eta The scream.

Bilduma honen bitartez, aurten Irish Times-eko Eileen Battersby idazlearen hitzaurrea duena, idazle eta lan berriak ezagutzera ematen zaizkio nazioarteko irakurlegoari zein kritikariei, ingelesezko itzulpenetan. Europar fikzioa bizirik eta indartsu dagoela frogatzen du liburuak eta gainera, herrialde txikietako lanei bultzada berezia ematen die, askotan hizkuntza handienen itzalpean geratzen baitira. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu