Kaunas 2022: Oki Moki
Euskara. Kultura. Mundura.

-
30Uzt 2022
Kaunas
Kaunas, Lituaniako bigarren hiria haundiena, da aurten Europako Kultur Hiriburu. Lituaniako hiriak gazteei ahotsa eta lekua emateko apustua egin du Emerging Kaunas izenpean aurkeztutako egitasmoan. Dantza, kale antzerkia, musika, diseinua, argazkilaritza eta arkitektura bertan izango dira, urte guztia iraungo duen programazio anitzean.
Egitarau zabalaren barruan euskal ordezkaritza ere izango da Kaunasen, Oki Moki Getariako garage rock taldeak zuzenekoa eskainiko baitu Summer Stage agertokian Uztailaren 30ean Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.
Oki Moki, Aritz Aranburuk eta Paula Estévezek 2016an sortutako taldea da eta egun ‘Working Class Pop’ bigarren diska aurkezten dihardute. Azken urtean penintsulan zehar emanaldi ugari egin ostean, uda honetan Europara jauzia emango dute. Izan ere, Lituaniako eszenatokira igo aurretik, taldea hamar datako biran murgilduko da Lyon, Toulousse, Paris, Berlin edo Frankfurt bezelako hirietan emanaldiak eskainiz.