Kimuak 2019 emanaldia

Euskara. Kultura. Mundura.

Kimuak 2019
  • 27
    Ots 2020
    29
    Ots 2020
    Donostia / Bilbo

Datozen osteguna 27an eta larunbata 29anKimuak 2019 aukeraketaren publikoari irekitako lehen emanaldiak egingo dira Donostian eta Bilbon, hurrenez hurren.

Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako Kimuak programak, euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Azkeneko katalogo honetan jasotako lanak honakoak dira: Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren ARTIKO, Raúl de la Fuenteren EL INFIERNO, Jesús María Palaciosen LABO, Ion de Sosa eta Chema García Ibarraren LEYENDA DORADA, Izibene Oñederraren LURSAGUAK, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren MATEOREN AMA eta Ainhoa Gutiérrez del Pozoren MEDVEDEK.

Film labur sorta honek pasa den Donostiako Zinemaldian hasi zuen ibilbidea, eta orduz geroztik mundu osoko 170 jaialditan hartu du parte. ZINEBI, Berlinale, BAFICI, Palm Springs, SEMINCI, Hong Kong, Bogoshorts, Black Canvas eta Warsaw bezalako zinemaldietan erakutsi ostean, publiko zabalari zuzendutako lehen proiekzioak izango dira aste honetakoak, eta egileak bertan izango dira beraien lanak aurkezteko.

Ostegunean Donostiako Tabakaleran egingo da proiekzioa, arratsaldeko 19:00etan, eta larunbatean Bilboko Arte Ederren Museoan, ordu berean. Sarrerak salgai daude jada bi zentroetako webgune eta leihatilatan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu