Kimuak 2020
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Ots 202127Ots 2021Donostia / Bilbo18:00
Kimuak 2020
Otsailaren 25 eta 27 Kimuak 2020 programako film laburren emanaldi publikoa egingo da Donostia eta Bilbon.
Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategiarekin batera kudeatzen duen Kimuak programak, euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu.
- urteko katalogoan jasotako lanak honakoak dira:
- Barbudos (Larry Mankuso, Tucker Dávila Wood)
- Dar-dar (Paul Urkijo)
- Ehiza (Hauazkena Taldea)
- El ruido solar (Pablo Hernando)
- Interior Taxi Noche (Silvia Rey, Iban del Campo)
- Quebrantos (Koldo Almandoz, Maria Elorza)
- Ya no duermo (Marina Palacio)
Film labur hauek Donostiako Zinemaldian hasi zuten ibilbidea, eta orduz geroztik mundu osoko 100dik gora zinemalditan ikusi ahal izan da Kimuak 2020 katalogoan aukeratutako lanen bat. Sitges, Montpellier, Festival dei Popoli, IndieCork edo Tricky Women bezalako jaialdietatik pasa ostean, publiko zabalari zuzendutako lehen proiekzioak izango dira aste honetakoak, eta egileak bertan izango dira beraien lanak aurkezteko.
Ostegunean Donostiako Tabakaleran egingo da proiekzioa, arratsaldeko 18:00etan, eta larunbatean Bilboko Arte Ederren Museoan, ordu berean. Sarrerak salgai daude jada bi zentroetako webgune eta leihatilatan.