Kimuak 2021
Euskara. Kultura. Mundura.
-
20Urt 202222Urt 2022Gasteiz / Donostia / Bilbo
Urtarrilaren 20tik 22ra, Kimuak katalogoko 7 film laburrak ikusteko aukera izango da Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Iazko katalogoko lanak izango dira ikusgai, eta Esther Cabero ekimenaren zuzendariak berak aurkeztuko ditu. Gasteizko Artium Museoan hilaren 20ko 19:00etan izango da emanaldia, Donostiako Tabakaleran 21eko 19:00etan, eta Bilbokoa Arte Ederren Museoan izango da, hilaren 22an, 19:00etan.
Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategiarekin batera kudeatzen duen Kimuak programak, euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu.
Hurrengo lanak ikusteko aukera izango da:
- Azaletik azalera
- Berak baleki
- Heltzear
- Resonancias
- Trumoiak
- Ur azpian lore
- Zerua blu
Film labur hauek Donostiako Zinemaldian hasi zuten ibilbidea, eta geroztik mundu osoko 100dik gora zinemalditan ikusi ahal izan dira bertako lanak. Jaialdietatik pasa ostean, publiko zabalari zuzendutako lehen proiekzioak izango dira aste honetakoak.