Aukeratuak Kimuak 2023 katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak
Euskara. Kultura. Mundura.
Kimuak programaren 26. edizioaren deialdira aurkeztutako 60 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2023 katalogoa osatzeko.
Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira gaurtik aurrera.
Aurtengo batzordea honako kideek osatu dute: Simon Blondeau – Baionako Cinéma L ´Atalanteko zuzendari laguntzailea eta kultur bitartekaria, Gabarra Filmseko euskal zinema banaketako arduraduna eta Rencontres sur les Docks jaialdiaren antolatzailea –; Ana Herrera – Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikus-entzunezko proiektu estrategikoen eta proiektu digitalen ataleko burua –; Txaro Landa – Bilboko Cineclub FAS-en zuzendaria–; Jaime Manrique – Bogotá-Bogoshorts Film Laburren Jaialdiaren eta Black Velvet Laborategien sortzaile eta zuzendaria –; Alberto Valverde – Bartzelonako D ´A Film Lab-eko koordinatzailea eta Edinburgoko CinemaAttic plataformako programatzailea –.
Kimuak 2023 katalogoak animazioa eta fikzioa jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bat euskara hutsean egin da, beste bat euskaraz eta frantsesez, gainontzekoak gaztelaniaz egin dira eta horietako bik hindia eta bengaliera ere erabiltzen dute. Aurtengoan katalogoko zazpi lanetatik hiru emakumeek zuzendu eta ekoitzitakoak dira.
Honako hauek dira hautatutako zazpi film laburrak:
- ‘La mujer ilustrada’ (Isabel Herguera’).
- ‘Sorbeltza’ (Iban del Campo).
- ‘Prioridades’ (Tamara Lucarini Cortés).
- ‘El aprendiz’ (Raúl Campos).
- ‘El rey de la semana’ (David Pérez Sañudo).
- ‘Deadly Draw (Sorteo mortal)’ (Nitya Lopez Saitua).
- ‘Ximinoa’ (Itziar Leemans).
Xehetasun gehiagorako sakatu hemen.