Kimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-03-22

KIMUAK, euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko programa publikoan parte hartzeko deialdia zabaldu da.

KIMUAK Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Basque. Audiovisual.-en bitartez egituratzen dena. Ikus-entzunezkoa. Era berean, Euskadiko Filmategiaren laguntza du film laburrak Euskadin proiektatzeko.

KIMUAKen 2024ko ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik. Aurten, berrikuntza gisa, programara aurkezteko prozesua web plataforma berri baten bidez egingo da: kimuak.basqueaudiovisual.eus.

Prozesu honetan hautatutako lanak KIMUAK izenarekin jasoko dira, eta nazioarteko zinema-jaialdi, erakunde eta ikus-entzunezko ekitaldi nagusietara bidaliko dira.

Deialdian parte hartu nahi duten egileek gehienez 30 minutuko iraupena duten lanak aurkeztu beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak obra bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, betiere 2023ko ekainaren 1etik aurrera amaitu badira.

Edizio honetan, iaz bezala, Euskal Herriko Aglomerazio Komunitateko (Communauté d ´Agglomération du Pays Basque - Euskal Hirigune Elkargoa) eta Nafarroako Foru Komunitateko film laburrak onartuko dira, betiere euskaraz badira. EAEko film laburrak edozein hizkuntzan egindakoak izan daitezke.

Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute. Zinemaldi baten kontestuan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Oinarriak osorik eta proposamenak bidaltzeko inprimakai kimuak.basqueaudiovisual.eus. helbidean aurki daitezke.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu