Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano euskal literaturaz Goteborgen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-09-23

Euskal Literaturak presentzia nabarmena izango du aste honetan Suediako Goteborg hirian, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleen eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariaren eskutik.

Batetik, euskal idazleek euskal gizartean duten eginkizuna izango dute aztergai hirurek irailaren 25ean Göteborg-eko Unibertsitatean eskainiko duten solasaldian; Johann Järlehed ariko da moderatzaile lanetan.

Bestetik, Etxepare Euskal Institutuak euskal literaturaren zabalkundeari ekingo dio Bokmassan Göteborg Book Fair  nazioarteko azokan irailaren 24tik 27ra bitartean. Stand batean gure sortzaileen buruzko argibidea eskaintzeaz gain, hainbat hitzordu ere lortu ditu herrialde ezberdinetako editore eta adituekin, gure literaturarentzat nazioarteko merkatu eta zabalkunderako bide berriak lortzeko asmoz.

Horrez gain, hainbat ekintza ere antolatu ditu Etxeparek azokaren baitan. Irailaren 25ean  Kirmen Uribek eta Harkaitz Canok poesia irakurketak eskaniko dituzte “Poetry Room” gunean, eta Mari Jose Olaziregik solasaldi batean esku hartuko du Dolores Vilavedra Consello Galegoko kidearekin batera.

Irailaren 26an Kirmen Uribe eta Milena Busquets Kataluniako idazlea memoriaren rolari buruz solastuko dira. Uribek eta Canok, gainera,  kontakizun laburren irakurketa bat eskainiko dute, “Basque Deli” izenburupean, eta “Small is Big” mintegian esku hartuko dute biek, Andreas Ekstromekin batera.  Eta egun horretan bertan euskal literaturak Europan duen presentzia jorratuko duen mintzaldia ere antolatu du Institutuak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu