Kirmen Uribe Iowako unibertsitateko International Writing Program-ean egonaldia egiteko hautatu dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-08-01

Kirmen Uribe idazle euskalduna Iowako unibertsitatean egonadia egiteko hautatu dute, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, bertan antolatzen den International Writing Program egitasmoaren baitan. Programa honek, mundu osoko idazleak biltzen ditu abuztutik irailera, unibertsitatean programa literarioa antolatuz.

Kirmen Uribe idazle euskalduna Iowako unibertsitatean egonadia egiteko hautatu dute, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, bertan antolatzen den International Writing Program egitasmoaren baitan. Programa honek, mundu osoko idazleak biltzen ditu abuztutik irailera, unibertsitatean programa literarioa antolatuz.

International Writing Program (IWP) mundu osoko idazleak lotzen dituen literatur espazioa da,  nazioarteko literatura ikasgeletara eramanaten duena, idazle estatubatuarrak beste kultura batzuei aurkezten dizkiena, eta literatura-informazio zentro modura lan egiten duena. 1967tik hona, 150 herrialdetako 400 idazletik gora izan dira unibertsitatean egonaldiak egiten.

IWPk klaseak eta “tour” delakoak antolatzen baditu ere, bere programa nagusia idazleen erresidentziak dira. Idazle egonkortu zein berriei daude zuzenduta eta arlo ezberditenako profesionalak biltzen ditu: poetak, fikzio arloko idazleak, antzerkigileak zein ez-fikziozko idazleak. Aurten, hautatuetako bat Kirmen Uribe idazle euskalduna izan da; Bilbao-New York- Bilbao (Literatura Sari Nazionala) bezelako obra ezagunen egilea da Uribe eta bere lanak 14 hizkuntzatara itzuli dira.

Erresidentziak literatura-obren sorkuntzarako denbora eskaintzen die idazleei. Era berean, Estatu Batuetako sare kulturaletan barneratzen ditu, bertako unibertsitate bizitza gertutik ezagutzea ahalbidetzen die, eta unibertsitateko zein herrialde osoko literatura kurtsoetan parte hartzeko aukera ematen die. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.