Kirmen Uriberen Mussche eleberria txineraz eta japonieraz argitaratuko da
Euskara. Kultura. Mundura.
Kirmen Uriberen bigarren eleberria, Mussche (Susa, 2012), txineraz (Lijiang Publishing House) eta japonieraz (Hakusui Sha) argitara berri da. Egilea bera joango da bi herrialde horietara eleberria aukeztera datorren astean bertan. Japonierazko itzulpena Nami Kanekok egin du, zuzenean euskaratik, duela urte batzuk egile beraren Bilbao-New York-Bilbao itzuli zuen gisara. Txinerara, berriz, Huang Yehua itzultzaileak itzuli du gaztelaniatik (besteak beste, Gabriel García Marquez idazlearen itzultzaileak). Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin itzuli da lana.
Txinerazko bertsioa Pekinen aukeztuko dute hilaren 2an, Pekineko Normal Unibertsitateko Munduko Literatura Zentroan. Zhang Qinghua kritikaria eta Su Tong idazlea izango ditu aitaponteko han. Su Tong Txinako gaur egungo idazle ospetsuenetakoa da. Ezaguna da, besteak beste, Emazteak eta ohaideak liburua idatzi zuelako, 1991an Zhang Yimou zuzendariak zinera eraman zuena Literna gorria izenburuarekin.
Japonian aldiz, Tokion eta Kioton egingo dira aurkezpenak, hilaren 5etik 7ra, bertako hainbat liburudendetan. Tokion, Ryuta Imafuku unibertsitate irakasle eta idazlea izango du lagun, eta Kioton Fuji Hikaru kritikaria. Gainera, Kejiro Suga poetarekin batera poesia irakurraldia ere egingo du euskaraz eta japonieraz, musikari japoniar batzuez lagunduta, Tokioko Café Llavandería aretoan.
Bilbao-New York-Bilbao 2012an argitaratu zen japonieraz, eta harrera ona izan zuen irakurle eta kritikaren aldetik. Urteko liburu ere hautatu zuten Mainichi Shimbun eta Vogue Japan agerkariek.
Txinerako itzulpenari dagokionez, esan behar da oso zaila dela Txinan argitaratzea, Mussche txineraz argitaratzen den euskal liburu bakanetakoa da.