Kirmen Uriberen "Mussche" txineraz argitaratuko da
Euskara. Kultura. Mundura.
Kirmen Uriberen Mussche eleberria (Susa, 2012) txineraz argitaratuko da 2015eko udazkenean. Lijiang Publishing House argitaletxearen eskutik kaleratuko da eta egilea bera Txinara gonbidatu dute aurkezpena egitera. Idazlearen bigarren eleberria dugu hau eta japonierara ere itzuliko da ondarroarraren liburua (Hakusui Sha).
Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera zituztenean. Hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu. Robert Mussche idazlearen bizitzan oinarritzen da eleberria, baina pertsonaia errealak baliatzen baditu ere, imajinaziotik sortutako idatzia da.
1980an sortu zen Lijang argitaletxeak 5000 izenburu argitaratu ditu hogeita hamar urte hauetan. Hasiera hasieratik, munduko literatura itzultzen espezializatu ziren. Horrela, egile txinatarrak argitaratzeaz gain Gunter Grass, Marguerite Duras, Thomas Mann, Yasunari Kawabata, Octavio Paz eta Michel Foucault itzuli dituzte, besteak beste.

Argazkia: Argia