Koldo Almandozen zineari fokua Mexikon
2019/10/01
Euskara. Kultura. Mundura.
Zinegile donostiarraren azken filmak, Oreina, urriaren 1tik 8ra egingo den nazioarteako Black Canvas zinemaldian izango du estreinaldia Mexikon
Zinegile donostiarraren azken filmak, Oreina, urriaren 1tik 8ra egingo den nazioarteako Black Canvas zinemaldian izango du estreinaldia Mexikon. Estreinaldi horrekin batera, zine garaikideari eskainitako jaialdi honek Koldo Almandozen lanari fokua eskainiko dio sail berezi batean. Bere bi film luzeak, Oreina 2018, Sîpo Phantasma 2016 eta bere film laburren aukeraketa bat proiektatuko dituzte. Horrez gain, masterclass bat emango du Almandozek bertan.
Duela urtebete Donostiako Zinemaldian estreinatu eta Irizar saria jaso zuen Oreina filmak, nazioarteko 26 zinemalditan hartu du parte orduz geroztik. Horretaz gain Oreinaren emanaldi eta proiekzio ugari izan dira mundu osoan zehar. Filma Mexikora joango da orain, eta datozen asteotan Marsella, Rabat eta Berlinera bidaiatuko du.