Komunikazio teknikari laguntzailea Etxepare Euskal Institutuan

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-10-29

Euskara, euskal kultura eta euskal sortzaileen lana nazioartean sustatu eta ezagutarazten lan egin nahi duzu? Idaztea eta edukiak sortzea gustuko baduzu, eta kulturzalea bazara, hauxe duzu aukera. Urtarrilean hasita, Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen Etxepare Euskal Institutuan egingo duzu lan, ingurune dinamiko eta kreatiboan, eta zure komunikazio-lanerako trebetasuna garatzeko aukera izango duzu.

Xehetasun gehiagorako, klik egin hemen.

Hautagaitzak bidali abenduaren 4a baino lehen etxepare@etxepare.eus helbidera.   

 

https://www.etxepare.eus/eu/hautespen-prozesuak

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu