KORRIKAren mezua munduko 12 hiritan ere zabalduko da
Euskara. Kultura. Mundura.
Hogeigarrenez martxoaren 30ean abiatuko da Korrika Otxandiotik eta 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du apirilaren 9an Iruñean bukatzeko. KORRIKAren mezua ordea, muga guztiak hautsita mundura zabalduko da, bi urtero egiten duen legez.
Hogeigarrenez martxoaren 30ean abiatuko da Korrika Otxandiotik eta 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du apirilaren 9an Iruñean bukatzeko. KORRIKAren mezua ordea, muga guztiak hautsita mundura zabalduko da, bi urtero egiten duen legez.
Munduan zehar ere BatZuk dira egiten diren KORRIKAk. Izan ere, ia kontinente guztietan izango dira presente 20. KORRIKAko ekimenak. Konkretuki, eta Etxepare Euskal Institutuarekin egindako elkarlanari esker, munduko 12 hiritan ere egingo da KORRIKA festa handi honek zabaldu nahi duen mezua barreiatzen laguntzeko.
Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sareko 12 unibertsitate ezberdinetako irakurleek egitarau bereziak antolatu dituzte euren euskara ikasleekin eta hiri horietako euskal komunitatearekin partekatzeko eta urtero ehun mila lagundik gora biltzen dituen euskararen aldeko ekimen erraldoi honekin bat egiteko.
Etxepareren xedea euskara eta euskal kultura mundu osoan zehar zabaltzea da eta KORRIKArekin elkarlanean aritu da KORRIKAren bidez nazioartean euskararen inguruko mezu positibo bat zabaltzeko.
Hauek dira Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sareak antolatutako KORRIKAk:
Leipzig (Alemania) – Martxoak 29, asteazkena
Universität Leipzig
14:00 Korrika Augustusplatz plazatik Thomaskirch elizara.
Cork (Irlanda) – Martxoak 30, osteguna
University College Cork
16:30. BatZuk dokumentalaren proiekzioa eta mahaingurua
Korrika University College Cork unibertsitatean
Szeged (Hungaria) – Martxoak 31, ostirala
University of Szeged
16:00 Korrika Dóm plazatik Szegedeko Unibertsitatera
Budapest (Hungaria) – Apirilak 1, larunbata
Eötvôs Loránd University (ELTE)
15:00 Korrika Deák Ferenc plazatik, Danubio ertzetik igarota, ELTEko Letren
Fakultateraino.
Pintxo-potea.
Venezia (Italia) – Apirilak 1, larunbata
Università Ca’ Foscari Venezia
11:00 Korrika Piazza San Marco plazatik abiatuta
Helsinki (Finlandia) – Apirilak 1, larunbata
University of Helsinki
12:30 Korrika Rautatientori plazatik Senaatintori plazara. Segidan pintxo dastaketa.
14:00 Gazta zati bat dokumentalaren proiekzioa University of Helsinki unibertsitatean.
Edinburgo (Eskozia) – Apirilak 1, larunbata
University of Edinburgh
10:30 Korrika
11:15 Herri kirolak, txistorra eta sagardo dastaketa, dantzari eta txistulariak
12:30 Kalejira eta poteoa
13:15 Bazkari herrikoia (120 lagunentzako)
Bazkalostean euskal eta gaeliko kantak. Euskal dantzak eta ceilidh (Eskoziako dantza).
DJak gauera arte.
Liverpool (Ingalaterra) – Apirilak 1, larunbata
University of Liverpool
12:00 Korrika University of Liverpool unibertsitateko campusean zehar.
13:30 Bazkaria
Santiago (Txile) – Apirilak 1, larunbata
Universidad de Chile
11:00 Korrika Arte Ederren Museoaren ataritik Santiagoko Euzko Etxera.
Bazkaria
Mexiko Hiria (Mexiko) - Apirilak 2, igandea
Universidad Nacional Autónoma de México (UNAM)
10:30 Korrika Chapultepec parkean.
11:00 Euskal dantza tailerra Chapultepec parkeko Casa del Lago etxean.
12:00 Txalaparta tailerra
14:00 Korrika dela eta UNAM unibertsitateko ikasleek egindako bideoaren aurkezpena.
15:15 Euskal kantaldia
Chicago (EEBB) – Apirilak 2, igandea
University of Chicago
13:30 Korrika Millenium Park pakean zehar
14:30 Bazkaria eta solasaldia
Brno (Txekiar Errepublika) – Apirilak 8, larunbata
Masarykova Univerzita
16:00. Korrika Nerudova tranbia geltokitik Svobody plazara (5 km)
Afaria