Korrontzik WOMEX 14 azokako Atlantic Connections atalean joko du
Euskara. Kultura. Mundura.
WOMEX topaketak, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuenak, 20. edizioan eskainiko duen programazio eszenikoa aurkeztu du Santiago de Compostelan, urriaren 22tik 26ra bitartean elkargunea hartuko duen hirian.
Jakinarazi dutenez, 30 herrialde ezberdinetako emanaldik osatuko dute Sail ofizialeko egitaraua. Eta gainera, Atlantic Connections eszenatokiko programan Korrontzi folk talde euskalduna ariko da, besteak beste.
WOMEX munduko musikei eskainitako topaketa profesionala da, nazioarteko azoka eta 60 bat kontzertuz osatutako zuzeneko programazioa antolatzen dituena. Topaketak 90 herrialde ezberdinetako 2.500 inguru ordezkari eta 1.260 enpresa espero ditu aurten, horien artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta banatzaile eta 300 pasatxo kazetari (eta 130 irrati). DJ WOMEX Summit biltzarra, film emanaldiak edota 25 herrialdetako 80 adituen hitzaldiak eta aholkularitza saioak ere eskainiko dituzte.
Korrontziren partaidetzaz gain, aurten ere euskal musikak berezko tokia izango du azoka profesionalean, Euskadiko Soinuak programak bertan izango duen standean kokatuko diren euskal enpresa ugariren parte hartzearekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektore profesionaleko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.

WOMEX topaketa ibiltariak 20 urte beteko ditu aurten; urteotan munduko musiken nazioarteko erreferentzia nagusia bilakatu da.