Krisiaren behatokia proiektua jarri dute martxan

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-04-30

Kulturaren Euskal Behatokiak proiektu bat jarri du abian COVID-19k kultur sektoreetan duen eragina aztertzeko eta jarraipena egiteko helburuaz.

Eusko Jaurlaritzaren baitako Behatoki honek, COVID-19k sortutako egoera kritikoaren aurrean, mekanismo bat abian jartzea proposatu du, kultura arloan duen eraginaren jarraipena egin ahal izateko. Proposamen honetan, eragin horren jarraipen dinamikoa egiteko planteamendua jasotzen da. Helburu orokorra da COVID-19k sortu duen egoeraren inpaktua ezagutzeko gailu dinamiko bat abian jartzea.

Zehazki, COVID-19k kultura-sektoreetan duen eraginaren azterketak eta jarraipenak xede hauek dituzte:

Bata, krisiaren aurreko egoera ezagutzea kulturaren eskaintza eta eskariaren inguruan. Beharrezkoa da aurretiko egoerari buruzko informazioa izatea, kultura sektoreek 2019an eta 2020ko urtarrilean eta otsailean izandako jarduerari buruzko datuak, inpaktua neurtzeko erreferentzia izan daitezen.

Bestea, krisiak kultura sektorean duen eragina aztertzea. Martxoa da inflexio puntua, eta dagoeneko indarrean dauden neurriekin, jarduera geldiarazteak bete-betean eragiten dio apirilari, eta pentsatzekoa da maiatzetik ekainera arte luzatuko dela.

Kulturaren Euskal Behatokia 2006an sortu zen, Kulturaren Euskal Planaren bidez. Kulturaren Euskal Planaren helburu estrategikoetako bat da EAEko kulturaren egoera eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta segimendua egiteko sistema eta sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egitea. Horrela, 2. ardatz estrategikoaren garapen gisa Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen, euskal kultura-sistema informazio eta ezagutzaren ikuspuntutik osoki elikatzen duen erakunde egituratzaile moduan.

Krisiaren Behatokia proiektua [PDF]

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu