Kukai Dantza konpainiaren omenezko programazio anitza Madrilen
Euskara. Kultura. Mundura.
Apirilaren 4tik 7ra bitarte, Madrilgo Fernan Gomez antzokian Kukai Dantza konpainiaren omenezko jarduera multzoa egingo da. Jon Maya koreografoak gidatzen duen dantza konpainiak Premio Nacional de la Danza saria irabazi zuen aurreko urtean; eta hori ospatzeko, diziplina anitzeko programazioa osatu dute. Tartean euren azken lana, Erritu, aurkeztuko dute.
Apirilaren 4tik 7ra bitarte, Madrilgo Fernan Gomez antzokian Kukai Dantza konpainiaren omenezko jarduera multzoa egingo da. Jon Maya koreografoak gidatzen duen dantza konpainiak Premio Nacional de la Danza saria irabazi zuen aurreko urtean; eta hori ospatzeko, diziplina anitzeko programazioa osatu dute. Tartean euren azken lana, Erritu, aurkeztuko dute.
Apirilaren 4an, omenaldiari hasiera emateko, ospakizun ekitaldi bat egingo da Fernan Gomez antzokiko Guirau aretoan. Bertan Kukai Dantza taldeak emanaldia eskainiko du bere ibilbidean lagun izan dituen beste artista batzuekin eszenatokia partekatuz: Lucía Lacarra, Antonio Najarro, Iñaki Salvador, María Berasarte… eta koreografo ezberdinek eginiko piezak interpretatuko dituzte, hala nola, Marcos Morau, Sharon Fridman, Cesc Gelabert edota Jon Maya berarenak.
Erritu lana ere lehen aldiz aurkeztuko dute Madrilen egunotan. Erritu Kukai Dantza konpainiaren eta Sharon Fridman koreografo israeldarraren arteko elkarlanaren emaitza da, eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin garatu da. Jon Maiaren oinarrizko ideia hartuta, Fridmanek koreografia bat sortu du, Kukai Dantzako dantzariek eszenara eraman dutena. Lanak bizitzaren bidaian zehar erritu pertsonal eta kolektiboen bidez igarotzen ditugun etapak islatzen ditu, jaiotzatik hasiz, kaosera pasaz, bakardadearen desertutik igaroz, ostera elkargunera, maitasunera eta, azkenik, heriotzera iritsi arte. Apirilaren 5ean (20:30ean), 6an (20:30ean) eta 7an (19:30ean) ikusi ahal izango da Madrilgo Fernan Gomez antzokiko Guirau aretoan.
Horrez gain, lau egunetan zehar, Bocaditos con Kukai Dantza izenpean, diziplina anitzeko hainbat emanaldi eskainiko dituzte Jardiel Poncela aretoan, bertara ere artista ezberdinak gonbidatuz. Apirilaren 4an, 19:00etan, Oskara: nor zaren jakin nahi baduzu, dantza ezazu dokumentala eskainiko dute, Kukai Dantza konpainiaren sormen prozesua islatzen duena. Apirilaren 5ean, Iñaki Salvadorrek piano kontzertua eskainiko du Jon Mayaren dantzaz lagunduta. Apirilaren 6an, dantzari berri batzuen emanaldiak ikusi ahal izango dira, Goi Mailako Dantza Kontserbatorioaren babesaz. Azkenik, apirilaren 7an, igandea, Juan Mari Beltran + Trio taldeak Ttakun Ttakun txalaparta emanaldia eskainiko du Kukai Dantza konpainiako dantzariez lagunduta.
Programazioa kontsultatu eta sarrerak erosteko, egin klik hemen.