Artistas en Ruta - Kulto Kultibo
Euskara. Kultura. Mundura.
-
18Mar 2023Huesca
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2023ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Airu, Neomak eta Kulto Kultibo taldeak.
Kulto Kultibok martxoaren 18an kontzertua eskainiko du, Sala Edén aretoan (Huesca).
Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen, Kepa Junkerak, Dupla eta Airu, besteak beste. Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du.
Kulto Kultibo euskal rap/reggae taldea Peca, Samu, Seta eta Aimarren eskutik sortu zen 2010ean. Bost lan egin dituzte azken urteotan: 7 días (2010), Ahora o nunca (2013), La Maceta (2016), La Esencia (2018) eta X (2020). Lan guztiak autoekoiztuak dira. Nazioko kolaborazioak egin dituzte Green Valley, Garolo, Calero, LDN, Dirty Porko, Killah Man eta Rastachairekin, besteak beste. Nazioartean, Papa Style (reggae abeslari frantziarra) edo Atili (DJ eta produktore frantziarra) bezalako artistekin aritu dira elkarlanean.