Kultura eta sormen industrien inguruko jardunaldiak Bruselan
2017/10/27
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Herria Europako kultura eta sormenaren mapan jartzeko Kultura eta Sormen Industriak indartu eta hauek garatzeko ekosistema egoki bat sortzea. Hori da Creadis 3 – Smart Creative Districts europar proiektuaren xedea. Euskadirekin batera Eslovakiako estatuak eta Erdialdeko Finlandia, Emilia-Romagna, Valonia eta Mendebaldeko Grezia eskualdek parte hartzen dute egitasmoan.

Egun hauetan Creadis 3-ko bazkideak proiektuaren garapena eta koordinazioa lantzeko jardunaldiak ari dira burutzen Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzan, Bruselan. Eskualde bakoitzak bere lurraldean egindako mapeoaren emaitzak aurkeztu eta identifikatu dituen praktika onak azalduko ditu. Era berean, identifikatutako stakeholder edo eragileen zerrenda partekatuko du.
Jardunaldietan proiektuaren metodologia eta komunikazioarekin loturiko gaiak ere landuko dira eta Europako Batzordearekin koordinazio bilera egingo da. Europako Batzordea da, parte hartzen duten eskualdeekin batera, proiektua finantzatzen duen erakundea eskualde garapenerako funtsaren bidez.
Bestalde, Euskadiren ordezkaritza Flanders District of Creativity-rekin ere batzartuko da, Flandriako sormen industriak sustatzen dituen erakundea.
Bilera hauek Creadis 3 proiektua gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzaren arte elkarlanaren testuinguruan kokatzen dira.