Kulunka Teatroa, Gorakada eta Kukai Dantza Taldea, GALICIA ESCENA PRO aste eszenikoetako azokan izan dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-06-09

Ekainaren 6tik 9ra GALICIA ESCENA PRO arte eszenikoetako azoka antolatu dute  Denejakuen. Etxepare Euskal Institutuak eta AGADIC-ek (Axencia Galegas das Industrias Culturais) sinatuko duten hitzarmenari esker, Kulunka Teatroa, Gorakada eta Kukai Dantza Taldeak aritu dira bertan. Taldeek parte-hartze arrakastatsua izan dute, eta Galiziako merkatuan ate berriak irekitzea lortu dute.

Galicia Escena Pro (GEP) arte eszenikoen merkatua, AGADIC-ek antolatzen du urtero Donejakuen. Ekoitzi berriak diren ikuskizunak hautatuta eta ekintza paraleloen programa baten bitartez, ekinbide honek tamaina hartzen dio Galiziako sektorearen gaurkotasunari.

Era berean, leku bat eskaintzen die jatorri ezberdinetako profesionalei, beren sorkuntza-lan berriak ikuslegoaren, programatzaileen eta gainontzeko kultur-agenteen aurrean erakus ditzaten. Erakustaldi izaerarekin batera, Galicia Escena PRO topaketa profesionalerako gune gisa ere egituratzen da, sektorearen dinamika komertziala akuilatzearren, sorkuntza eszenikoaren oihartzun sozialaren proiekzioarekin batera.

 Informazio gehiago: http://galiciaescenapro.gal/es/

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.