La Platako unibertsitatean irakurle berria hautatzeko deialdia martxan da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-01

Universidad Nacional de La Plata unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Institutuak. Argentinako unibertsitatean euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko ditu hautatutako pertsonak 2017 ikasturtean zehar, luzatzeko aukerarekin.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 15ean bukatuko da (barne), eta eskabideak Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN bulegoetan zein izapide elektronikoz aurkeztu daitezke.

Horretarako, honako baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek: unibertsitateko graduko titulua izatea eta 3HE edo baliokidea izatea. Era berean, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) izatea lehenetsiko da; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Irakurlea Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletza sareko parte izatera pasako da: orotara 30 irakurlek osatzen dute sarea, nazioartean sakabanatutako 34 unibertsitate ezberdinetan.

Informazio osatua deialdi ofizialean ikus daiteke. Tramitazioaren inguruko argibideak, aldiz, esteka honetan aurki daitezke.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu