La Spagna Plurale kongresurako komunikazio proposamenak bidaltzeko epea zabaldu da
Euskara. Kultura. Mundura.
Boloniako Unibertsitateko Scuola di Lingue e Letterature, Traduzione e Interpretazione eta Dipartimento di Lingue, Letterature e Culture Moderne-k antolatzen duen kongresuaren hirugarren edizioa egingo da 2016an. Duela hiru urte hasitako bideari eutsiko dio, hau da, Espainian existitzen diren kultura eta hizkuntza anitzen alderdi liguistiko, historiko eta artistikoen inguruan ikertu eta gogoeta egiteari.
Hirugarren edizioa den honetan, La Spagna Plurale III: pluralità, diversità e visibilità di genere, generoaren diskurtsoari helduko diote hizkuntza eta kultura ezberdinek gai honi aurre egiteko moduetan sakonduz.
Azkenengo hamarkadetan feministek, LGTB taldeek eta aniztasun eta berdintasunaren aldeko kolektiboek askatasunaren kontzeptua zabaldu eta balioan jarri dute publikoki. Aldaketa nabarmenak eman dira esparru legal, sozial naiz kulturalean gai honen inguruan. Ahots eta ikerketa askok sakondu dute aldaketa hauek dakartzaten alderdi anitzen gainean eta hizkuntza eta literaturan izan duten isladaren inguruan. La Spagna Plurale III-k genero aniztasunaren inguruan hausnartu nahi du. Horretarako, ardatz tematiko hauei loturiko proposamenak bidali daitezen gonbitea zabaltzen du.
- Genero aniztasuna hizkuntza eta linguistikan: Hizkuntza inklusiboa Generoen ikusgarritasuna. Diskurtso feminista. Itzulpengintza. Hizkuntzaren erakundeak eta generoaren trataera.
- Genero aniztasuna historian eta kulturetan: Espainiar Estatuko gizarte mugimenduak. Transizioaren diskurtso kritikoak. Espainia garaikidearen adierazpen eta aldarrikapenak.
- Genero aniztasuna literaturan: Emakumearen irudikapena euskal, galiziar, espainiar edo catalunyako literaturan. Genero auzia narrazio, olerkigintza edo antzerkigintza garaikidean. Gay literatura Espainian. Emakumea argitaraldien alorrean: argitaratzeileak, gaiak eta bildumak. Emakumea erakunde barrutietan: akademietatik sari nazionaletara.
La Spagna Plurale III: pluralità, diversità e visibilità di genere 2016ko martxoaren 2, 3 eta 4an jazoko da.Università di Bologna-n.
Komunikazio proposamenak 2015eko urriaren 1a baino lehen bidali behar dira diplingmod.spagnaplurale@unibo.it helbidera. Epe laburrean esango diete partaideei proposamenak onartua kizan diren edo ez. Komunikazioak ezingo dira 20 minutu baino luzeagoak izan eta italieraz, katalanez, galegoz, gazteleraz edo euskeraz aurkeztu daitezke.