Lau euskal jatetxe munduko 50 onenen artean
Euskara. Kultura. Mundura.
Azken hamarkadetan euskal gastronomiak arrakasta handia izan du mundu osoan. Michelin gidan zein beste hainbat gastronomia sariketatan zeresan handia izan dute Euskal Herriko jatetxeek, eta ez dira gutxi mundu mailan ezagunak direnak. Aurten, lau euskal jatetxe sailkatu dira munduko 50 onenen artean. Gainera, Mugaritzek (Errenteria, Gipuzkoa) eta Etxebarri erretegiak (Atxondo, Bizkaia) lehen 10 postuetan sailkatzea lortu dute.

"The World´s 50 Best Restaurants”ekitaldia Bilbon egin zen ekainaren 19an. Bizkaiko hiriburua aukeratu dute aurten euskal gastronomiari merezi duen esker ona adierazteko. Izan ere, azken urteotan lehen postuak hartu dituzte hainbat euskal jatetxek, eta sailkapen honi erreparatuz, esan daiteke munduko jatetxe onenen ia a Euskal Herrian dagoela. Ez da ohikoena sariketa hau Londresetik kanpo egitea. Orain arte New York eta Melbourne izan dira bakarrak.
Euskalduna jauregian egindako ekitaldian eman zuten jakitera Mugaritz (9. postuan), Etxebarri, (10. postuan), Arzak (31.postuan) eta Azurmendi (43.ean) 50 onenen barruan sailkatu direla. Azken honek, aipamen berezia lortu zuen, munduko jatetxe jasangarrienaren saria irabazi baitzuen. Tokian tokiko produktuen erabilera, barazki eta fruituen kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua goraipatu zituzten, Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa sukaldariari egindako aitorpenean.
Restaurant aldizkariak 2002. urtetik egiten duen ekitaldia da “The World’s 50 Best Restaurants”. Mundu mailan gastronomiak duen topaketa garrantzitsuenetakoa da eta urtero munduko 50 jatetxe onenen zerrenda publikatzen dute. 1040 akademikoren (kazetariak, gourmetak, sukaldariak…) bozken bitartez hartzen da erabakia.