Lau euskal konpainiak hartuko dute parte TAC kaleko antzerkiaren jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Kaleko Antzerkiaren Nazioarteko Valladolideko TAC jaialdiaren 16. edizioa abian da, maiatzaren 27tik 31ra bitartean. Bertan nazioarteko proposamen artistikoek egingo dute topo, antzerki tradizionala eta zirkoak lengoaia eta estilo abangoardistagoekin uztartuta. Arten lau euskal konpainiak hartuko dute parte jaialdian: kale antzerkiko bi – Markeliñe eta Trapu Zaharra- eta dantza garaikideko bi – Lasala eta Victoria P. Miranda-.
Markeliñek “Andante” ikuskizuna aurkeztuko du (maiatzaren 28 eta 29an); Trapu Zaharrak-ek “La Conga” eramango du jaialdira (Maiatzak 29,30,31); Lasala “Hooked” ikuskizunarekin joango da (Maiatzak 29 eta 30); eta Victoria P. Mirandak “And tht’s why I`m Here today” eramango du TACera. Orotara, 12 herrialde ezberdinetatik datozen 54 konpainia eta artistek hartuko dute parte Valladolideko jaialdian,
Valladolideko kaleak oholtza bilakatuko dira 170 emanaldi inguru eskaintzeko, modalitate guztietan: kale antzerkia, zirkoa, clown, mimika, maskara antzerkia, dantza eta musika, performance-ak, ikus-entzunezko ikuskizunak, esperientzia sentsorialak… Ikuslegoa protagonista bihurtuko da, beste behin hiru sailetan banatuta dauden ikuskizunetan: sail ofiziala – zazpi ikuskizun estreinatuko dira-, “Estación Norte” - saila eta Off saila – zirkoaren ingurukoa-.