Leioa Kantika Korala Munduko Koru Musikaren 10. Sinposioan egongo da

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-08-05

Leioako Kantika Korala Munduko Koru-Musikaren  10. Sinposioan parte hartzeko aukeratu dute. Ekitaldia Seulen burutuko da (Hego Korea) abuztuaren 7-14 bitartean.  Mundu osoko 25 abesbatzek hartuko dute parte eta euren kontzertuekin batera hitzaldiak, ikastaroak eta koru-musikarekin erlazionatutako ekintzak antolatu dituzte. Era berean, koruak, Asiako egonaldia baliatuta, Korean eta Txinan kontzertuak eskainiko ditu. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz bidaiatuko dute Leioakoek.

Leioako gazteak IFCMko (International Federation of Choral Music) enbaxadore izendatu dituzte 2014 eta 2015 urteetarako. Erakundeak hiru urtean behin antolatzen duen Munduko Sinposioetan parte hartzeko aukeratzen diren abesbatzek soilik eskuratzen dute izendapena.

Kantika Korala 2001. urtean jaio zen Leioako Udal Kontserbatorioan eta geroztik kontzertu ugari eskaini eta txapelketa ezberdinetan parte hartu du, arloan erreferente bilakatuz. Bolada oparoa da Basilio Astúlez-ek zuzendutako abesbatzarentzat: maiatzean Europako Gazte Musika Lehiaketan Cum Laude ohorezko lehen saria eskuratu zuten.

Irudia: Kantika Korala facebook

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.