Leire Bilbaok "Con barqueira e remador" olerki-itzulpengintza ekimenean hartuko du parte
Euskara. Kultura. Mundura.
Urriaren 12tik 18ra “Con barqueira e remador” poesia itzulpengintzaren inguruko nazioarteko tailerra burutuko da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskaldunak hartuko du parte, beste 6 poesiagilerekin batera, poesia itzulpengintzari bultzada eman nahi dion ekimenean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz joango da Galiziara.
“Con barqueira e remador”ek nazioarteko itzulpengintzan ere aritutako 7 olerkari batzen ditu, elkarren arteko talde lana burutzeko. Bertsio orignalean zein ingelesez dauden olerki-sorten gainean egitean da lan, eta autore bakoitzak bere hizkuntzara itzuliko ditu; era berean, bere lana gainontzeko 6 hizkuntzetara izango da itzulia. Irlan izango duten egonaldiak lanaren emaitza borobiltzeko aukera emango die, baita gainontzeko artistak ezagutzekoa ere. Gainera, programa kulturala antolatu da ekitaldiaren baitan, mahai-inguruak edota errezitaldiak bezalako ekintzekin.
Egonaldi hau aukera bikaina izango da bertsolaritzan edota haur literaturan aritua den Leire Bilbaorentzat: tailerraren helburuetako bat lanaren emaitza olerkarien jatorrizko lurraldean ezagutzera ematea da, baita horiek Galiziako sare kulturalarekin harremanetan jartzea ere.
“Con barqueira e remador” Consellería de Cultura de la Xunta de Galiciaren eta Redondelako Udalaren babesaz antolatu da.
Argazkia: berria.eus