Libourne Fest’Arts: Haatik + Orain Bi

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 03
    Abu 2023
    05
    Abu 2023
    Libourne

Fest’Arts kaleko artearen nazioarteko jaialdia da. 1991tik urtero jaialdi herrikoi eta intergenerazional bat antolatzen du abuztuan. Edizio bakoitzean, dantza, zirku, antzerki eta musika ikuskizunek erritmoa ematen diete Libourneko kaleei. Jatorrizko helburua tokiko kultur proiektuak erakustea bada ere, Europako eta nazioarteko konpainien ikuskizunak ere programaren parte dira. 

Fest’Arts-eko 2023ko edizioko programazio ofizialean bi euskal taldek hartuko dute parte. 

Abuztuak 3

Place Abel Surchamp / 16:30 eta 20:30 

Haatik: ‘UR‘ 

‘Ur’ ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat da.  

2011tik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz. Euskara eta euskal kultura dira konpainiaren nortasunaren oinarria.

2014ean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da.

Abuztuak 3 eta 4

Esplanade François Mitterrand / 17:00  

Orain Bi: ‘ MUTE’ 

‘Mute’ antzerkiaren bitartez, mutazioa etengabeko zerbait dela adierazi nahi da: ‘ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!’ Ikuskizu honekin Euskadiko ikuskizun onenaren saria irabazi zuten 2022an, Leioako Umore Azokan. 

Orain-Bi (zirkua-antzerkia) Sara Alvarezek eta Rodrigo Lacasak osatzen dute. 2019an ekin zioten batera beren ibilbide profesionalari Bilbon. Hainbat diziplina akrobatikotan espezializatu dira, esku-eskuan eta pertxan, besteak beste.  

Etxepare Euskal Institutua eta jaialdia

Etxepare Euskal Institutuak 2012tik sustatzen du arte eszenikoetako euskal konpainien parte hartzea Fest’Arts jaialdian. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu