Liher eta Ezpalak, Suns Europe jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-07-12

Hizkuntza gutxituetan egindako adierazpen artistikoak biltzen dituen Suns Europe jaialdian (Udine, Friul, Italia) arituko dira Ezpalak eta Liher taldeak, uztailaren 23an eta 24ean eta uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean, hurrenez hurren. Etxepare Euskal Institutuaren sustapenaz, bi euskal proposamenak izango dira bertan. Gainontzeko adierazpen artistikoen programazioan `Ane´ (David P. Sañudo, 2020) filma ere eskainiko dute. Hemen ikusi daiteke 2021eko programazioa. Europako hizkuntza gutxituetan oinarritutako arte eszenikoen jaialdia uztailaren 20tik abuztuaren 1ra bitarte egingo dute.

Suns Europe jaialdian izandakoak dira, besteak besre, La BasuEneritz FuryakRodeoKasernarat edo Mocker’s bezalako euskal taldeak .

Komunitateen topaketa

Friuleraz ´soinuak´ esan nahi du ´suns´ hitzak. Mediterraneoko Alpeen eremuko komunitate gutxituen arteko topaketa bezala hasi zen 2009. urtean, baina 2015. urteaz geroztik egiten da gaur egungo eran: Europa osoko hizkuntza gutxituetan eginiko arte eszenikoen, zinemaren eta literaturaren arteko elkartrukerako jaialdi gisa.

Bere helburua hizkuntza komunitate txikien sektore kultural eta sortzaileak indartzea da, batez ere arte garaikidea sustatzeko. Hau da, hizkuntza gutxituen berme diren beste hainbat jaialdik ez bezala, honek ez ditu kultura horiek tradizio eta folklore moduan ulertzen, baizik eta etengabeko bilakaeran eta eraberritzean oinarritutako gizarte moduan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu