Literaldia: euskal literatura
Euskara. Kultura. Mundura.
-
13Api 202305Mai 2023Bartzelona
2023ko apirilaren 13tik maiatzaren 5era Literaldia jaialdia ospatuko da Bartzelonan. Bertan, gaur egungo Euskal Herriko euskal literaturari espazioa eskainiko zaio hainbat ekitaldiren bitartez. Bartzelonako Euskal Etxeak, Escola Oficial d ´Idiomes de Drassanes-ekin, Universitat Autònoma de Barcelonarekin, Universitat de Barcelonarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatu du ekitaldia, euskal literatura sustatzeko eta Bartzelonako hainbat kultur gunetan aurkezteko eta katalanezko literaturarekin sinergiak sortzeko helburuarekin. Programa aberatsa eta anitza diseinatu dute, poesia errezitaldiak, irakurketa gidatuak, egileekin topaketak eta gogoeta jardunaldiak barne.
Apirilak 13, osteguna:
- 13:00etan, UABeko Sala Teatre artoan: Literatur eta musika solasaldia Anarirekin: ´Bide propioa kantagintzatik literaturara (euskaraz, katalanez eta gazteleraz).
- 18:00etan, Agustí Centelles liburutegian: Literatur eta musika solasaldia Anarirekin: ´Bide propioa kantagintzatik literaturara (euskaraz, katalanez eta gazteleraz).
Apirilak 19, asteazkena:
- 18:30ean, Rosa Sentat EOI eraikineko ekintza aretoan: ‘Euskararen eragina kataluniako toponimia’, Blanca Urgellen eskutik (euskaraz).
Apirilak 24, astelehena:
- 13:00etan, UAB-eko Cinema aretoan: Begirada Feministak hitzaldia, Mari Luz Esteban eta Mireia Sallarèsen eskutik (gazteleraz).
- 19:00etan, Agustí Centelles liburutegian: ‘Euskal Literaturaren Kluba’ saio berezia Mari Luz Estebanen eskutik (katalanez eta gazteleraz).
Apirilak 26, asteazkena:
- 10:00etatik 18:00etara, UBAko Filologia eta Komunikazio fakultatean: ‘Literatura eta gatazka armatua’ jardunaldia (gazteleraz eta katalanez).
Maiatzak 5, ostirala:
- 19:00etan, Bartzelonako Euskal Etxean: Lluïsa Etxeberriaren errezital poetikoa, bisuala eta gastronomikoa (euskaraz eta katalanez).