Literatura-itzulpenaz, Eider Rodriguezekin ´Mintzanet´ plataformaren bitartez
Euskara. Kultura. Mundura.
Ikasgai dago jada Mintzanet egitasmoko bideo-solasaldi berri bat (apirilaren 11koa). BertanEider Rodriguez idazle euskalduna Adam Mickiewicz University - Poznan (Polonia) unibertsitateko ikasleekin aritu zen. Amaia Donés irakurlearen laguntzarekin aritu zen Rodriguez.
‘Literatura-itzulpena’ izan zen mintzagaia ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ programako hirugarren saio honetan, eta idazleak bere ikuspuntu eta bizipenetatik abiatuta erantzun zituen ikasleen galderak.
Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker sortutako ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektuaren baitan burutu dira solasaldiak. Horiei esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen euskara eta Euskal Kultura ikasleei.
Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleek, eta Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleek hartu dute parte ekimenean dagoeneko. Azken hizlaria, Miren Amuriza bertsolaria, azaroan ariko da bertsolaritza garaikideaz Bolognako ikasleekin.
Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskaini dizkiete prestakuntza-saioak